Gipuzkoako Odol Emaileen Oria Beheko Ordezkaritzak odol emaileak saritu eta omenduko ditu urriaren 28an. Bazkaria ere antolatu dute Ibarrako Izaskun jatetxean eta izena emateko azken eguna astelehena da. Bakoitzak bere herriko ordezkaritzan eman behar du izena.
Juani Azpiroz, Hernaniko Odol Emaile Bikaina
Denera, 150 odol emaile gipuzkoar sarituko dituzte eta horien artean 27 dira hernaniarrak. 25, 40 eta 50 donazio egin dituztenei intsigniak eta diplomak banatuko dizkiete. Odol Emaile Bikainei, omenaldia egingo diete; besteak beste, Juani Azpirozi.