Ikasle Abertzaleak taldearen deialdiarekin bat eginez, Hernaniko hainbat gaztek Hispanitatearen eguna ospatzeari uko egin zioten atzo eta protesta gisa kazerolada egin zuten herrian barrena. Goizeko 09:00etan abiatu ziren Plazatik eta 09:30etarako Institutura igo ziren. Bertan, herri eskolak antolatu zituzten. Txoko Feministako kideekin hitzaldia eta bideo emanaldia izan zituzten, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!