Beitialarrangoitia EH Bilduko hautagaia, azokan.

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 12a, 02:00

EH Bilduko kideak programa banatzen ibili ziren atzo ferian eta bertan izan zen Marian Beitialarrangoitia hautagaia. Krisiari aurre egiteko, besteak beste, independentziaren beharra azpimarratu zuen: «Herri oparoan bizi gara eta beharrezkoa da aberastasuna banatzea, lana banatzea eta kalitatezko enplegua sortzea. Eredua aldatu behar dugu eta pertsonen zerbi­tzura jarri behar dugu ekonomia. Horretarako beharrezkoa da guk gure erabakiak hartzea, burujabe izatea». Neu­rrien berri ere eman zuen: «lana ba­natuko dugu, la­naldia murriztuz, jubilazioa aurreratuko dugu, 1.075 euro izango da gutxieneko soldata…». Des­ja­betzeen gaia ere kezka nagusietako bat da EH Bil­du­rentzat: «Entitate pu­bli­ko bat sortzea proposatzen dugu eta norbait hipoteka ordaindu ezinik geratuko balitz, etxe­bi­zitza entitate horrek gestionatuko luke eta alokairu so­zialean jarriko lu­ke». Bi­­­deo emanaldia izango da gaur 20:30etan Nafar kalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!