Hernaniko ahotsak, Bartzelonan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 12a, 02:00

Hernani Musika Eskolako Abesbatzak kontzertua emango du gaur Begues herrian. Bertan izango dira herriko 24 neska.

Hernani Musika Eskolako Abesbatza Bartzelonara abiatu da gaur goizean. Izan ere, kontzertua eskainiko du gaur bertan, Begues herrian. Bertako Cor Jove Ad Libitum abesbatzarekin elkartrukea egin zuten aurreko ikasturtean. Haiek Hernanin izan ziren eta orain, hernaniarrei iritsi zaie hara joateko momentua. Gaurtik igandera bitarte izango dira bertan eta kontzertua emateaz gain, Bartzelona bisitatzeko aprobetxatuko dute.
Hernani Musika Eskolako Abesbatza 15 eta 26 urte bitarteko 24 neska hernaniarrek osatzen dute. Garbiñe Orbegozo da zuzendaria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!