Erregional Ohorezko mailako taldeak gaur jokatuko du denboraldiko bosgarren partidua. Aretxabaleta izango du aurrez aurre eta orain arte bezala, partidu guztiak irabazten jarraitzea dute helburu txuri-berdeek. Norgehiagoka arratsaldeko 17:00etan izango da Zubipen.
Hernani lider, Aretxabaleta bosgarren
Hernanik jokatutako partidu guztiak irabazi ditu eta lider da. Aretxabaleta bosgarren dago momentu honetan, baina aurreko jardunaldira arte bigarren postuan zegoen, eta orain puntu batera bakarrik ditu gainerako taldeak. Hori horrela, partidu polita eta borrokatua izango dela aurreikusten da.
Zaletuei dei egiten diete futbolaz gozatu eta taldea animatzera azaltzeko Zubipera.