Hernaniko ikasleek greba egunarekin bat egin zuten atzo, murrizketen aurka

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 12a, 02:00

«Inposatutako murrizketa eta erreformei ez» esan zieten atzo Hernaniko Institutuko eta EPOko ikasleek. Greba deialdia, estatuko nazio ezberdinetako ikasle taldeek egin zuten. Bestalde, Ikasle Abertzaleakek kazerolada eta herri-eskolak antolatu ditu gaur, jai egunaren erantzun gisa.

Espainiar estatuko nazio ezberdinetako ikasle taldeekin batera, greba eguna deitu zuen atzo Ikasle Abertzaleak taldeak «Espainiar estatuko go­bernua inposatzen ari den mu­rrizketa eta erreformen aur­ka». Eta gaineratu zuten, ezinbesteko alternatiba eskola propioa bultzatzea dela. Deial­dia­rekin bat eginez, Her­naniko hainbat ikaslek greba egin zu­ten eta goiz partean kontzentrazioa egin zuten Zinkoe­nean. Bertan, Herna­niko Insti­tutuko, EPOko eta Lasarteko ikasle ugari elkartu ziren.

Hispanitatearen eguna dela eta, kazerolada eta herri eskolak, gaur

Ikasle Abertzaleak taldeak ez du Hispanitatearen eguna os­patzeko asmorik. Hori horrela, goizeko 09:00etan kazerolada deitu du Plazan eta ondoren herri-eskolak antolatu ditu Institutuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!