Datorren astelehenean hasi, eta abendura arte, lau tailer emango dira Udaleko Berdintasun Sailak antolatzen duen Jabetze Eskolen barruan. Izena emateko epea, gaur amaitzen da. Egitasmo honen helburua da emakumeen sormen lana eta borroka ezagutu eta baloratzea, emakumeen parte-hartzea sustatzea, eta elkartrukerako sareak sortzea eta harremanak bultzatzea.
Lau tailer
Lehen tailerra, Komikigintza eta Ahalduntzea, astelehenean hasiko da eta 15 orduko ikastaroa izango da. Ainara Azpiazu, Axpi, izango da irakaslea. Aurkezpen bideo bat prestatu du irakasleak, zer egingo den jakiteko:
http://vimeo.com/50825258
Urriaren 16tik aurrera, Edurne Mendizabalek jendaurrean hitz egiteko teknikak irakatsiko ditu, 20 orduko ikastaroan.
Urriaren 17an berriz, emozioak lantzeko 20 orduko tailerra hasiko da, Pepa Bojóren eskutik.
Azken tailerra azaroaren 16an hasiko da. Ana Revueltak eta Maider Urrutiak mugimendu tailerra emango dute 11 orduko ikastaroan.
Izen-ematea
Gaur bukatzen da tailer hauetan izena emateko epea. Horretarako, 943 33 70 10 edo 688 679 599 telefonoetara deitu daiteke, edo nahiago izanez gero, idatzi hona: irantzu-j@hernani.net.
Izen-ematean nahi duenak haurtzaindegi zerbitzua eskatu dezake.
Tailer guztiak Biterin emango dira, eta prezioa, orduko euro batekoa da.