Ehiza denboraldia bete-betean da

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 11a, 02:00

Usoak eta birigarroak ehizatzeko denboraldia hasi da, dagoeneko. Txantxangorri elkartean ehiza-postuen zozketak egunero egiten dituzte, eta jende mordoa ari da inguratzen. Zozketaz arduratzen direnen hitzetan, eguraldi oneko egunetan 200dik gora ehiztari ibiltzen dira Hernanin.

Zozketak, azaroaren 18ra arte
Postuen zozketak egunero egiten dira Txantxangorrin. Arratsaldeko 19:30etan izen-ematea irekitzen da, eta zozketa 20:00etan egiten da. Azaroaren 18ra arte, Azketa, Larregain-Lepatxiki eta Oriamendi-Aranburuko postuak zozketatuko dituzte.

Lizentzia bakarra
Ehiza denboraldiaren aurretik, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurgiro Ministroak Estatu osorako ehiza lizentzia bakarraren aldeko apustua egin zuen. Orokorrean, ehiztariek aspaldidanik egiten ari ziren eskariari eran­tzuten dio neurri honek. Ehiztariak, Estatuan bertan, Autonomia Erkidego batetik bestera mugitzen dira ehizatzera. Baina toki bakoi­tzean, bertako lizentzia atera behar izaten zen, denboraldia hasi baino lehenago bertaraino joanda. Lizentzia bakar honi esker, gauzak erraztu egin dira. Hala ere, lizentzia ez da bere horretan, bakarra. Erraztu dena lizentziak lor­tzeko prozedura izan da. Hemendik aurrera, nork bere Autonomia Erkidegoko Di­pu­ta­zi­oan eskatu ditzake beste Autonomia Erkidegoe­tan ere ehizatzeko lizentziak.

Gabonetako loteria, salgai
Dagoeneko, jarri dute salgai Gabonetako Loteria Txan­txan­gorri elkartean. Eskuratu nahi duenak elkartetik bertatik pasa behar du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!