Iñigo Legorburuk sariak eskuratu ditu euskarazko bi testu lehiaketatan.

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 10a, 02:00

Iñigo Legorburu hernaniarrak XXI. Lazkao-Txiki Bertsopaper Lehiaketako 3garren saria irabazi du helduen mailan, Askatasunaren beldur bertso-sortarekin. Xabier Silveiraren ETAren su-etenetik doinua erabilita, eliteko tenisean dabilen gazte baten bizitzaren gazi-gozoez aritu da Legorburu, 7 puntuko 8 bertsotan. Bestalde, udazkenean Oreretako Euskal Herrian Euskaraz testu lehiaketako saridunak zein izan diren argitu da, eta Legorburuk eskuratu du lehen saria, Ni, euskara eta mundua: maitasun triangelu borobil bat lanarekin. Lehiaketaren helburua galdera bati erantzutea zen: zer da zuretzat euskaraz bizitzea?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!