27 odol-emaile sarituko dituzte Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 10a, 02:00

Hilaren 28an bazkaria izango dute Izaskunen. 25 eta 50 donazio artean egin dituztenak sarituko dituzte, eta bereziki, Odol Emaile Bikaina, Juani Arrillaga hernaniarra omenduko dute.

Gipuzkoako Odol Emaile­en Oria Beheko Ordezkari­tzak bazkaria antolatu du hilaren 28rako. Bertan, 25 eta 50 donazio egin dituztenei intsigniak eta diplomak banatuko dizkiete. Bestalde, Odol Emaile Bikainari saria emango diote Juani Arrillaga hernaniarrari. Bazkarirako izen-ematea urriaren 15a baino lehenago egin behar da, nork bere herriko ordezkaritzan.

Izen-ematea, zabalik
Urriaren 28an odol-emaileek festa eguna izango dute. Eguerdiko 12:30etan meza izango da Izaskungo Ermitan. Ondoren, 13:15etan, do­mi­nak, diplomak eta garaikurrak banatuko dizkiete 24, 40 eta 50 aldiz odola eman dutenei, eta baita Odol Emaile Bikainari ere, Juani Arrillaga hernaniarrari, hain zuzen. 14:30etan berriz, Izaskun Jatetxean bazkalduko dute. Bazkarirako izen-ematea zabalik dago urriaren 15era arte. Prezioa 38 eurokoa da, eta gonbidapenak lortzeko, nork bere herriko ordezka­ri­tzan galdetu behar du, eta momentuan ordaindu.

29tik 27, hernaniarrak
Aia, Andoain, Asteasu, Berastegi, Billabona, Herna­ni, Ibarra, Irura, Lasarte, Orio, Tolosa, Urnieta eta Usurbilgo odol-emaileak omen­duko dituzte. 29 omenduen artean, 27 dira hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!