Foto Forumek antolatutako Argazki Rallyko sariak banatu ziren lehengo ostiralean; guztira, 8. Helduen mailan, Zoé Marechal donostiarrak irabazi zuen Bilduma Onenaren saria; Imanol Lorenzo altzarra izan zen bigarren sailkatua; eta Javier Vazquezen bilduma izan zen hernaniar batek egindako bildumarik onena. Rallyko Argazki Onenaren saria berriz, Leire Etxeberria hernaniarrak jaso zuen. Horrez gain, Euskal Jaiak gaiaren inguruko argazki onenaren saria eman zitzaion Carlos de Coz soraluztarrari. Haurren kategorian, Intza Brit oreretarrarena izan zen bildumarik onena; Lide Iraola hernaniarrak atera zuen argazki bitxiena; eta Naia Aguado hernaniarrak berriz, argazki atseginena. Argazki horiek denak eta gainontzeko parte-hartzaileenak ikusgai egongo dira Biterin, urriaren 13ra bitartean. Guztira, 49 helduk eta 19 haurrek hartu zuten parte Argazki Rallyan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!