Udaleko Daiteke Zerbitzuaren eskutik, lana lortzen laguntzeko hainbat tailer emango dira urrian zehar, langabetu eta langileei zuzenduta. Guztiak doanekoak dira. Lehen tailerra bihar izango da, 10:00etatik 12:00etara, Sandiusterrin. Bertan irakatsiko da, formakuntza edo lan bilaketa Interneten nola egin.
Urrian, beste 2 tailer
Hil honetan, beste bi tailer ere emango dira.
Urriaren 18an, proba psikoteknikoak ezagutu eta horiek gainditzeko trebetasunak lortzeko tailerra emango da, eta urriaren 24ean, komunikazio gaitasunak lortzeko tailerra izango da. Tailer guztiak Sandiusterrin emango dira, 10:00etatik 12:00etara.
Tailerretan parte hartu edo edozein duda argitzeko, jaionea@daiteke.com helbidera idatzi edo deitu 943 57 54 24 edota 688 875 346 telefonoetara.