Herritar ugarik EH Bilduren aldeko bozka eskatu dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 8a, 02:00

Eusko Lege­biltzarrerako hauteskunde kanpainaren barruan, EH Bildu koalizioak argazki masiborako dei egin zuen larunbatean Plazan eta bertan sentsibilitate ezberdinetako herritar ugarik egin zuten bat. Aste honetarako ere hainbat ekimen antolatu ditu EH Bilduk. Bihar, esaterako, bideo emanaldia izango da 20:30etan Ere­ñotzun. Eta ostegunean Kardaberaz kalean eta ostiralean Nafar kalean. Horrez gain, osteguneko ferian propaganda banatzen ibiliko dira zerrendakideak. Larunbatean ekitaldi nazionala egingo da BECen eta jakinarazi dute bertara joateko autobusa aterako dela Hernanitik. Apuntatzeko zerrenda Garinen dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!