Trafiko Zuzendaritzak antolatuta, Bide Hezitzaileei zuzendutako formazio ikastaroa ari da izaten Biterin eta parte hartzen ari dira Hernaniko udaltzainak. Donostia, Gasteiz eta Zarautzeko Bide Hezitzaileak ere tartean dira.
Joan den asteartean hasi zituzten formazio saioak eta asteburuko atsedenaren ostean, gaur ekingo diete berriz. Ostegunean izango dute azkena. Zortzi eguneko ikastaroa izango da (52 ordu).
Pertsonen barruko
alderdia lantzen
Pertsonaren barruko alderdiei buruzko bi konpetentzi ari dira lantzen: Bakoitzaren burua eta emozioak kudeatzea; Jabetzen al naiz nola nagoen eta zer sentitzen dudan une honetan? Eta bideari lotutako egoeretan estresa kudeatzea; Konturatu al naiz egoerak gainditu egingo nauela? Presio-egoera arriskua areagotu gabe mantentzeko gai al naiz?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!