Esku pelotako Gipuzkoako Txapelketan 8tik 6 porrot izan dituzte asteburuan Hernaniko pelotariek. Onena Esnal eta Lizeaga seniorren garaipena izan da, lehenengo mailan. Baita San Sebastian seniorraren garaipena ere. Cisneros eta Rodriguez kadeteek eta Ojuel eta Gorrotxategi seniorrek galdu egin zuten. Lehenengoek Euskal Ligara igotzeko aukera galdu dute eta bigarrenek txapelak eskuratzekoa.