Hernaniko atletek aurkezpena egin dute, lehenengo aldiz

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 8a, 02:00

CD Hernaniko atletismo taldeak 2012-2013 denboraldiaren aurkezpena egin zuen ostegun iluntzean. Lehenengo aldiz egin da Hernaniko atleten eta taldea osatzen duten ki­deen aurkezpena eta bi helburu izan ditu: atleta guztiak el­kar­tzea eta denboraldi ho­ne­ta­ko programaren berri ematea (probak, atleta bakoitzak noiz eta non hartuko duen parte...).
Aurkezpen ekitaldian, mailaka aurkeztu ziren atletak: benjamin eta alebinak, federatutakoak, emakumeen taldea, herrikoiak... Denera, 10 talde ezberdin daude Her­nanin. Udal ordezkaritza ere bertan izan zen.
Bestalde, aurreratu zuten, aurten, Adarraga Memoriala atletismo pistan egiteko as­moa dagoela, Landaren beharrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!