Hernanik garaipena eta bonusa lortu ditu, derbi borrokatuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 8a, 02:00

Espero bezala, derbi borro­ka­tua izan zen atzokoa Herna­ni eta Getxoren artekoa. Zale­tuek partidu ederraz gozatzeko aukera izan zuten eta etxekoen garaipenarekin eta bonusarekin aho zapore ezin hobearekin geratu ziren hernaniarrak.
Lehenengo zatian, urduritasunak eraginda, defentsako jokoa izan zen batez ere. Zortzigarren minutuan, hernaniarren defentsako hutsegite baten ostean, bizkaitarrek lehenengo entsaioa egin zu­ten. Askoz gehiago ez; beste zi­gor kolpe bana (Hernanire­na Genuak) eta parekotasuna nagusi lehenengo zatian.

Entsaioak eta drop-a
Bigarren zatia hasi eta berehala, I. Otxotorenak lehenengo entsaioa egin zuen. Genuaren transformazioarekin aurretik jarri ziren hernaniarrak: 10-8. Handik aurrera, etxekoak au­rretik izan ziren partidu osoan, nahiz eta ge­txotarrak gertu izan. Azkenean, 32-21. Herna­nik 4 entsaio egin zituen eta be­raz, garaipenaz gain, bonusa lortu zuen. Bost puntu gehiago, mailari eusteko bidean.
Entsaioak egin zituzten: I. Otxotorenak (2), Secok eta O. Garmendiak. Genuak 3 transformazio sartu zituen. I. Gar­men­diak drop bat sartu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!