Landa eremuan bizi direnak konposta egitera animatu nahi ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 7a, 02:00

Ereñotzu, Santa Barbara bailara, Osiñaga bailara, Mar­tindegi edota Jauregiko bizilagunak etxean konposta egitera animatu nahi ditu Udalak. Atez Atekoa martxan jarri ze­netik, «ingurumena eta osasunaren alde lan egitea» izan da Udalaren asmoa. Ildo horretatik, etxean konpostatzea bul­tzatu nahi du, bere esanetan, «abantailak besterik ez dituen sistema delako: hondakinak mu­rriztea, landareak eta ba­raz­­kiak ongarritzea, inguru­me­nari mesede egitea eta za­bo­rren tasan %40ko beherapena lortzen dira, besteak  beste».
Hernanin, dagoeneko 626 familia dira konposta etxean egiten dutenak, eta beste 50 familiak euren erara kudea­tzen dituzte hondakin organikoak, batez ere, landa eremuan bizi direnak.

Informazioa eskuragarri
Konposta etxean egiteko beharrezko gida, konpostagailua... Biteri kultur etxean dagoen Atez Ateko bulegoan edota 900 840 090 telefonora deituta lortu daitezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!