Europako bost herrialdetako ikasle eta irakasleak, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 7a, 02:00

Ingalaterra, Danimar­ka, Belgika, Estonia eta Hun­ga­riako ikasle eta irakasleak atzo iritsi ziren Hernanira. Denera, 38. Comenius proiektua dela eta etorri dira Her­nanira, Hernani Institu­tua tartean dela, ikasle-irakasleen ar­te­ko topaketa izaten ari baita. Asteazkenera arte egongo dira Hernanin eta ekintza ezberdinak egingo dituzte. Gaur, esaterako, Kilo­me­t­roak jaira joango dira An­doainera. Hernanin zehar bisita gidatua ere antolatu du Udalak. Datozen egunetan izango dituzte: surf saioa, yo­ga, Basque Culinary Cen­terrera eta Guggen­heime­ra bisitak, hitzaldiak... Astear­tean Udalak harrera egingo die.

Oreka pertsonala lantzen

Proiektuaren gaia da, Healthy Life­styles. Inside Out, Outside In. Eta Hernaniko jardunaldietan Mental Health atala ari dira lan­tzen, hau da, oreka pertsonala eta ondo sentitzeko ekintzak. Ekintza hauen helburua da, eskola bakoitza bisita­tzea, bizimoduak eta ohiturak konparatzea eta bizitza osasuntsu bat izateko gida europar bat sortzea. Horrez gain, ikasle eta irakasleen ingelesa hobetzeko aukera ematen du eta baita teknologia berriak erabiltzeko ere. Hernaniko BHIko 1go Batxilergoko ikasle eta irakasleak Danimarka, Belgika eta Estonian izan ziren aurreko ikasturtean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!