Beste hiru puntu

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 8a, 02:00

Erregional ohorezko mailako taldeak partidurik galdu gabe jarraitzen du. Larunbatean Ondarroan jokatu zuten eta Aurrera taldea menpean har­tzea lortu zuten txuri-berdeek: 1-3. Jon Loran koordinatzailearen esanetan, jokalariak fin aritu ziren eta orain arteko partidurik konpletoena izan zen. Golak sartu zituzten: I. Bereziartua, A. Loinaz eta I. Plaza. Hurrengo partidua ostiralean izango da etxean, Aretxabaletaren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!