Wukro herriaren aldeko elkartasun jardunaldiak gaur bukatuko dira. Goizeko 09:00etan meza emango du Angel Olaran misiolariak Agustindarren elizan eta ondoren elkartasun bazkaria egingo da, urtero bezala. Txantxangorri elkartean izango da 14:00etatik aurrera. Txartelak aurretik erosi behar ziren.
Egun osoko festa, atzo
Hernani Wukrorekin GKEk antolatu ditu jardunaldi hauek eta aurtengoak bereziak izatea nahi zuen. Herri guztia protagonista izatea nahi zuen, eta asmo horrekin, egun osoko festa antolatu zuen atzo, herriko talde ezberdinekin elkarlanean. Giro ederrean ibili ziren Tilosetan. Goizean haurrak jolasean, ondoren kantu eta pintxoak denentzat... Eta bukatzeko, herriko musikarien kontzertuak.