Getxo taldea izango du aurrez aurre gaur Hernanik. Derbi erakargarria. Bizkaitarrek jokatutako hiru partiduetatik hirurak galdu dituzte eta motibazio haundiarekin zelairatuko dira. Motibaziorik ere ez du faltako, ordea, etxeko taldeak. Joan den asteko arantza kentzeko irrikaz daude hernaniarrak eta badakite garaipena lortzea aurrerapauso haundia izango dela dinamika positiboari jarraipena emateko. Hori horrela, partidu borrokatua eta parekatua espero da gaur Landaren, 12:00etatik aurrera.
Klubaren Eguna
Getxoren aurkako derbia dela eta, Klubaren Eguna antolatu du gaur errugbi elkarteak. Hala, abonatuak eta laguntzaileak ez direnek eta sarrera aurretik erosi ez dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte.
Zaletuen laguntza,
garrantzitsua
Neurketa parekatua eta borrokatua izango dela aurreikusita, Hernaniko jokalariek gogo onez hartuko dutela zaletuen laguntza azaldu du errugbi elkarteak eta Landare betetzea garrantzitsua izango dela azpimarratu dute. Hori horrela, dei egiten diete herritarrei gaur Landarera, taldea animatzera joateko.