Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina atzo hasi zen eta EH Bilduk hainbat ekimen antolatu ditu gaurko. Eguerdiko 13:00etan argazki masiboa ateratzeko asmoa dute Tilosetan eta herritarrei dei egiten diete azaltzeko. Horrez gain, arratsaldeko 17:30etan ekitaldia izango da Donostiako Atano III pelotalekuan eta hara joateko dei egiten diete hernaniarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!