«Estafatu egin gaituzte eta dirua itzultzea eskatzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 6a, 02:00

Hernanin 7 kaltetuk egin dute salaketa; Gipuzkoan, 90etik gora dira.

90 lagunetik gora dira Edutek akademiak iruzurra egin dietela salatu duten gipuzkoarrak. Hernanin, 7 lagunek egin dute salaketa. Kronika Emma Salamanca eta Leticia Alti­ma­sbe­resekin bildu da, gertatu zaiena eta eskatzen dutena azaltzeko asmoarekin. Magisteritzako oposaketak atera nahi zituzten biek, eta Do­nostian egoitza zuen Edutek aka­demiara jo zuten. Azaldu dutenez, bertan eskaini zieten tutoretza laguntza astean hiru aldiz edo behar zuten guztietan; oposaketak prestatzeko materiala eta 2 urteko for­makun­tza; kostua, 1.800 eurokoa zen. Bi hernaniarrek plazoka ordain­tzeko aukera hautatu zuten. Joan den urteko abenduan eman zuten izena, eta maiatza bitartean, astean behin joaten ziren akademiara. Diotenez, hasieratik, akademiak ez zuen adostutakoa bete, «tutoretza klase bat baino gehiago lortzea ezinezkoa zen». Gauzak horrela, abuztuan email bat jaso zuten Bilboko Implika akademiatik, esanaz, Edutek itxi egin zela eta beraiek arduratuko zirela formakuntzaz. Ikasle hernaniarrek ez zeuden aldaketa onartzeko prest eta baja eman nahi zutela azaldu zieten. Ez zuten Bilboko akademiaren berririk izan ordutik, eta Edutek akademiarena ere ez.

Gipuzkoarrek, salaketa bateratua
Irailaren 18an Donostiako ikasleak elkartu ziren, eta guztiek hala adostuta, salaketa kolektiboa jarri zuten irailaren 20an. Estafatu izana salatu zuten, eta Edutekeko bi bazkideak inbestigatu eta dirua bueltatzea eskatzen dute: «epaitegian lan egiten duen ikasle afektatu batek esan digu juezak estafarik ez dagoela esan duela, baina kontratua ez dutela bete. Orain bide Zibiletik zerbait egin dezakegun pentsatzen ari gara, baina horretarako prokuradorea eta abokatua behar ditugu... Hartze­kodunen konkurtsoa da beste aukeretako bat...» Bi kaltetuek esperantza askorik ez dutela aitortu diote Kronikari. «Bide penaletik zereginik ez badugu, zaila da eskatzen duguna lortzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!