Barrenetxea IVa Otaegirekin batera, gaurko Oriamendiko Promozio Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 6a, 02:00

Lau partidu jokatuko dira gaur, 16:00etatik aurrera, Galarretan. Hirugarren partiduan, Barrenetxea IVak Otaegirekin jokatuko du Oñatz eta Zubiriren kontra, Oriamendiko Promozio Torneoan. Ondo­ren, Etxeberria IV eta Saldias, Endika eta Aizpuru IIIren kontra ariko dira Torneo berean. Aurretik berriz, Etxabe II eta Labaka, Ezkurra II eta Zubizarretaren aurka lehiatuko dira estelarrean, eta ondoren, Ezkurra eta Ionek, Juaristi eta San Miguel izango dituzte aurkari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!