Etxeko lehenengo partiduan errenteriarrak garaitzeko prest

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 6a, 02:00

Hernanik Touringen aurka jokatuko du gaur 16:00etan Zubipen. Partidu parekatua espero da.

Emakumezkoen Euskal Li­gako taldeak gaur jokatuko du denboraldiko bigarren partidua eta etxeko lehenengoa izan­go da. Errenteriako Tou­ring taldea izango dute aurrez aurre, 16:00etan Zubipen, eta partidu parekatua espero dute. Dena dela, aurredenboraldian irabaztea lortu zuten txuri-berdeek eta gaurkoan ere aukerak badituztela uste du Iban Gil entrena­tzaileak. «Hori bai, gogor borrokatu beharko dugu denboraldi honetako partidu guztietan bezala». Izan ere, iaz mailaz igotzea lortu zuen taldeak eta aldea nabari dela dio entrenatzaileak. Hala ere, balorazioak egiteko oraindik goiz dela nabarmendu du, ez baitituzte taldeak ezagutzen.
Herna­­nia­rrek behintzat aurrerapausoak eman dituzte eta maila onean dira.

PLANTILLA
Atezainak: Olatz Santana eta Alazne Urdangarin.
Defentsak: Miren Aierbe, Maialen Goikoetxea, Andrea Isasa, Jone Aldaregia, Ane Ibarburu eta Ane Aierbe.
Erdilariak: June Muxika, Maria Granado, Kattalin Badiola, Nora Azkue, Izarne Oiarzabal, Iraide Pejenaute eta Leire Juanes.
Aurrelariak: Olaia Jauregi, Uxue Rekondo eta Ylenia Morales.
Entrenatzailea: Iban Gil.
Koordinatzailea: Ion Zabaleta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!