Hernaniarrek Wukrorekin duten inplikazioa eta elkartasuna geroz eta haundiagoa da. Badira Wukrora bertara laguntzera joaten direnak, diru donazioak egiten dituztenak edota Elkartasun Jardunaldietan parte hartzen dutenak. Asteburu honetan bere aportazioa egin nahi duenak izango du aukera, Elkartasun Jardunaldiak antolatu baitutu Hernani Wukrorekin GKEk.
Egun haundia, gaur
Jardunaldietako egun nagusia gaurkoa izango da. Goizetik gauera, Hernaniko talde ezberdinak protagonista izango dira Tilosetan antolatu dituzten ekitaldietan (euria egingo balu, Atsegindegin). Goizeko 10:30etan haurrentzako herri jolasak eta puzgarriak antolatu dituzte. Ondoren, Ozenki eta Kantuz abesbatzek eskainiko dute emanaldia; eta bazkaltzera joan aurretik, bertso saioa eskainiko dute Bertso eskolako kideek.
Eguna bukatzeko, musika izango da nagusi. 20:00etan hasita, estilo ezberdinetako musikari hernaniarrak jo eta abestuko dute Tilosetan: X. Solano, K. Solano, P. Gorrotxategi eta DJ Z; Folk-lore; Joana eta Sebi; PIC (Please insert coin) eta BH Rojak.
Horrez gain, egun guztian zehar salmenta postuak egongo dira pintxo, sagardo, ardo, kamiseta, poltsa, maleta eta beste hainbat gauzekin.
Olinpiadak, bertan behera
Berez, arratsaldean, olinpiada txikiak antolatu behar zituzten Gazte Asanbladako kideek, baina azken momentuko arazoak izan dituzte eta bertan behera geratu dira.
Meza eta bazkaria, bukatzeko
Azken egunean, bihar, meza emango du Angel Olaranek berak Agustindarren elizan; 09:00etan. Eguerdian berriz, tradizioa bihurtu den Elkartasun bazkaria egingo da Txantxangorrin. Txartelak aldez aurretik erosi behar dira Iruretagoienan; Miguel Lujanbiok ere, baditu.
EGITARAUA
GAUR
Hernani
Wukrorekin eguna
10:30 Haurrentzat herri jolasak eta puzgarriak
Ondoren, Ozenki eta Kantuz abesbatzaren
emanaldia
Ondoren Iraulio Panttalone Bertso eskolako bertsolarien saioa
20:00 Kontzertuak herriko musikari eta taldeekin: X. Solano, K. Solano, P. Gorrotxategi eta DJ Z. Folk-lore, Joana eta Sebi, PIC (Please insert coin) eta BH Roja.
BIHAR
09:00 Meza Agustindarren elizan
14:00 Herri bazkaria Txantxangorri elkartean