Hernaniko baratzetan tomate garaia bukatzen ari den honetan, Jose Lopezek bete-bete ditu bere landareak. 1,8 kiloko tomatea jaso berri du Santa Barbaran, Alberro ondoan duen baratzan. Haragitsuak direla dio, jateko ederrak. Tomate klase hau beranduago etortzen da, eta abendura arte bildu izan dituela aitortu dio Kronikari. Hori bai, hasi ere, beranduago hasten da, eta bereak etorri aurretik, besteenak ikusi eta irrikitan egoten dela dio barre artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!