Urtero bezala, Mugarri Eguna antolatu du Udalak. Gaur, 23garren urtez, herriko haur, gazte eta helduek Hernaniko mugarriak ezagutzeko aukera izango dute. Hirubide, Oialume eta Martindegiko mugak bisitatuko dituzte.
Goizeko 09:00etan aterako dira Biteri kultur etxearen ondoan dagoen autobus geltokitik (Andoainera joateko autobusaren geltokitik). Goiz pasako ibilia izango da eguerdiko 13:00etara Hernanin izango baitira bueltan. Parte hartzeko izena eman behar zen aurretik.