Gaur, Albokarien Hernaniko Topaketako egun nagusia izango da. Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik etorritako albokariek kale bueltak egingo dituzte eguerdi partean. Ondoren, bazkaria izango da Santa Barbara elkartean (txartelak, Musika Eskolan daude eskuragarri), eta arratsaldean Albokaldia Tilosetan, albokarien emanaldiarekin. Horrez gain, gaur egungo alboka egileek beraien postuak jarriko dituzte Tilosetan eta egungo berrikuntzak ikusteko aukera izango da.
EGITARAUA:
11:00etan, albokarien harrera udaletxeko arkupetan.
12:00etan, albokari taldeen kale bueltak kaxkoan zehar.
14:30etan, herri bazkaria albokariekin Santa Barbara elkartean (partehartzaile ez direnek 20 euro ordaindu behar dituzte).
18:00etan, Albokaldia: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroatik etorritako albokari taldeen emanaldia, Tilosetan.
Alboka egileen azoka eta erakusketa ere izango dira.
Oharra: eguraldi txarrarekin, Tilosetan antolatutako guztia Atsegindegin egingo litzateke.