Udazkeneko literatur solasaldien egitaraua antolatu du, dagoeneko, Udal Liburutegiak. Datorren astean hasi, eta abendua bitartean, bost liburu izango dira mintzagai. Besteak beste, Mikel Peruarena ereñotzuarraren Ez obeditu inori eleberriaz arituko dira. Liburu honen inguruko solasaldia apirilerako programatu bazen ere, saioa bertan behera geratu zen, eta udazkeneko egitarauan sartu dute berriro. Horrez gain, Sergio Pitolen El arte de la fuga; Jhumpa Lahiriren Tierra desacostumbrada; Iñaki Zabaletaren 110. street-eko geltokia eta Joxe Belmonteren Marina Suredaren amets urratuak liburuez ariko dira.
Saio irekiak
Solasaldi guztiak Udal Liburutegian egiten dira, arratsaldeko 19:30etan. Gaztelerazko saioetan Jose Luis Cancho izaten da gidaria, eta euskerazkoetan, Ane Mayoz.
Bestalde, saioak irekiak izaten dira, eta edonork har dezake parte. Era berean, liburuak lortzeko laguntza emango du Liburutegiak.
UDAZKENEKO EGITARAUA:
Urriak 10: El arte de la fuga, Sergio Pitol (gazteleraz).
Urriak 16: Ez obeditu inori, Mikel Peruarena (euskeraz).
Azaroak 14: Tierra desacostumbrada, Jhumpa Lahiri
(gazteleraz).
Azaroak 20: 110. street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta
(euskeraz).
Abenduak 18: Marina Suredaren amets urratuak,
Joxe Belmonte (euskeraz).
*saio guztiak 19:30etan izango dira.