‘Egunero akzioei omenaldia’, emakumeen lan ezkutuak azaleratuko dituen emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 5a, 02:00

Aurten ere, Leokako labaderoa emanaldi berezi baten agertoki izango da. Ohi bezala, Udal Ber­din­tasun Sailak eta Berdin­tasun Kontseiluak emanaldi berezi bat antolatu dute. Hain zuzen, gaur izango da iluntzeko 20:30etan. Egunero akzioei omenaldia izeneko ikuskizuna eskainiko dute eta hi­tzak, musika eta dantzaren bi­tar­tez, leokan edota beste es­pa­zio batzuetan egiten den lan ikusezina omenduko da. Hala azaldu dute antolatzaileek: «Atzo­ko eta gaurko emakumeok es­pazio publiko eta pribatuetan egiten duten lana azaleratu eta txalotu nahi da».

Herriko emakume artisten parte hartzea
Emanaldi berezi honetarako Leokako labaderoa aukeratu dute his­torikoki emakumeek presen­tzia haundia izan dutelako bertan, «eta besteak beste, egiteko bat emakumeek erabil­tzen zuten ingurune hori errekuperatzea delako». Horrega­tik eta egindako txukunketei eskerrak, leku egokia dela azaldu dute. Iaz bezala, herriko emakume artistek hartuko dute parte emanaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!