Ereñotzun txertoa jarri dute lehenengo aldiz

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 5a, 02:00

Ereñotzuarrek ez dute Hernaniraino etorri beharrik, gripearen kontrako txertoa hartu ahal izateko. 22k Ereñotzun bertan jaso dute.

Auzotar baten eskaerari erantzuteko asmoz, Gipuz­ko­ako Osakidetzako zuzendaritzarekin eta Her­na­ni­ko Anbulatorioko erizain taldearekin jarri zen harremanetan Auzo Udala. Ondoren, au­zo­tarrei zerbitzuaren berri eman zieten. 24 pertsonak eman zuten izena, txertoa Ereñotzun bertan jasotzeko. Auzo Udaleko juntakide Ana Santakruz, eta Antton Aizkorreta gizarte langilearen esanetan, Auzo Udalak ereñotzuarrengandik hurbil egon nahi du horrela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!