Hernaniarrak aurretik, azken fasea bukatzear dela

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 4a, 02:00

Gipuzkoako Selekzio­ra­ko sailkatze fasea ari dira joka­tzen Hernaniko Atxur tabernako dardozaleak. Urria­ren 10ean jokatuko da laugarren eta azken jardunaldia eta hernaniarrak aurretik dira. Besteak beste: lehenengoa da Edjuto 256 punturekin, laugarrena Armgor 237 punturekin eta bosgarrena Kax 230 punturekin. Denera, dozena inguru dardozale hernaniar dabil­tza.

Play offa Atxurren, urriaren 17an

Azken fasea bukatzean, pun­tu gehien lortu dituzten 16 dardolari gipuzkoarrek play offa jokatuko dute urriaren 17an. Hori Atxur ta­bernan izango da. Bertatik ateratzen diren 8 dardozale onenek Gipuzkoako selekzioarekin jokatzeko txartela lortuko du­te. Eta urriaren 28an Nafa­rroako selekzioaren aurka jokatuko dute lagunarteko norgehiagoka Iruñean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!