Emakumeentzako Jabetze Eskola antolatu du aurten ere Udaleko Berdintasun Sailak eta urritik abendura bitarte, lau tailer izango dira aukeran. Tailerrak honakoak dira: Komikigintza, Jendaurrean hitz egiteko teknikak, Gure emozioak lantzen, eta Mugimendu tailerra. Ikastaro guztiak Biterin izango dira.
Hausnarketa eta trebakuntzarako topaleku
Eskola honek, emakumeentzako hausnarketa eta trebakuntzarako topaleku izan nahi du eta hiru helburu ditu: emakumeen sormen lana eta borroka ezagutzea eta baloratzea; emakumeen parte hartzea bultzatzea politika publikoan eta gainontzeko esparru sozial eta kulturaletan; eta elkartrukerako sareak sortzea eta harremanak bultzatzea.
Haurtzaindegi zerbitzua
Izen ematea zabalik dago eta urriaren 11ra arte izango da aukera: 943 33 70 17/688 679 599 edo irantzu-j@hernani.net. Horrez gain, haurtzaindegi zerbitzua izango da izena ematean eskatzen dutenentzat.
TAILERRAK
Komikigintza:
Irakaslea: Ainara Azpiazu Aduriz `Axpi´
Hizkuntza: euskera
Eguna: astelehena
Ordutegia: 18:00 -19:30
Hasiera eguna: urriak 15
Iraupena: 15 ordu
Matrikula: 15 euro
Jendaurrean hitz egiteko teknikak:
Irakaslea: Edurne Mendizabal Tolosa
Hizkuntza: euskera
Eguna: asteartea
Ordutegia: 18:00-20:00
Hasiera eguna: urriak 16
Iraupena: 20 ordu
Matrikula: 20 euro
Gure emozioak lantzen:
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
Hizkuntza: gaztelania
Eguna: asteazkena
Ordutegia: 18:00-20:00
Hasiera eguna: urriak 17
Iraupena: 20 ordu
Matrikula: 20 euro
Mugimendu tailerra:
Irakasleak: Ana Revuelta Andrés eta Maider Urrutia Goñi
Hizkuntza: euskera
Egunak eta ordutegia: azaroak 16 (17:00-20:00) eta azaroak 17 (10:00-14:00 / 15:30-19:30)
Iraupena: 11ordu
Matrikula: 11 euro