Barrenetxea larunbatean sartuko da lehian, gaur hasiko den binakako promozio txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 4a, 02:00

Gaur, Ezkurra II-Olazar eta Matxin III-Labaka neurtuko dira. Barrenetxeak Otaegirekin jokatuko du.

Gaur hasiko da Oriamendi Promozio Txapelketa. Bedera­tzi bikote izango dira lehian eta tartean, Endika Barre­ne­txea hernaniarra, Otaegi la­gun duela. Horiek larunbatean sartuko dira lehian, finalaurdenetan, eta Oñatz eta Zubiri izango dituzte aurrez aurre. Gaur, Ezkurra II-Olazar eta Matxin III-Labaka neurtuko di­­ra. Final zortzirenetako partidu bakarra izango da, gainerakoak finalaurdenetan sartuko dira. Gal­arre­tan 16:00etan ha­­si­ko den erremonte jaialdiko az­ken partidua izango da. Gaur­ko gainerako partiduak: Ma­txin VI-Zubiri/Otaegi-Sal­dias; Ez­kurra I-Aizpurua II/Endi­ka-San Miguel; eta Zeberio II-Barrenetxea IV/Uter­ga-Ion.

Finala, azaroaren 3an
Txapelketako finala aza­roaren 3an jokatuko da. Ho­nakoak di­ra lehiatuko di­ren 9 bikote gazteak: Ezku­rra II-Olazar, Ma­txin III-Labaka, Oñatz-Zubi­ri, Otae­gi-Barre­ne­txea IV, Etxe­be­rria IV-Saldias, En­dika-Aizpu­ru III, Urrutia II-Aizpurua II, Matxin VI-Agi­rrezabala eta Etxabe II-Zu­bi­zarreta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!