Urumeako zilegimendiei buruz hitz egingo du gaur Luis Mari Zalduak

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 4a, 02:00

‘Urumeako zilegimendietako toponimia’ izeneko liburua idatzi du Zalduak. Urnietarraren doktorego tesia da eta bertan bildutakoaren berri emango du gaur 19:30etan, Biterin.

Luis Mari Zaldua Etxabe ur­nietarrak Urumeako zilegi­men­dietako toponimia izeneko liburua idatzi du eta gaur hitzaldia emango du, bertan bildutakoa azaltzeko. Ikerlan ho­ri Zaldua­ren doktorego te­sia da eta Pa­txi Salaberri Za­ratiegiren (NUP) zuzendaritzapean egin du. Liburua, Her­naniko Uda­lak argitaratu du, Urnietakoa­re­kin batera. Hi­tzal­dia 19:30e­tan izango da Biterin.

Lau helburu
Zalduaren lan honek lau helburu ditu: toponimia arloan lanean ari behar dutenei baliagarri izatea; Urumeako zilegimendietan oinarrituta, euskal toponimian dauden elementuen izaera finkatzen lagun­tzea; zilegimendietako hizkera toponimiaren bidez zenbateraino ezagutu daitekeen ikustea; eta Gipuzkoa­ko toponimiaren arautze eta normalizazioan aurrera egitea.

Egun, Hernani, Donostia eta Urnietako lurrak
Liburuan aztertzen den lu­rral­dea (Urumeako zilegi­men­di­ak) Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Nafarroako muga-mugan. 38km2 dituen lurralde horrek izaera berezia izan du, baina egun Donostia, Hernani eta Urnietako udalerrienak di­ren lau zatitan banatua dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!