Kanpaina hasteko, afaria bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 3a, 02:00

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpaina ostiralean hasiko da eta EH Bildu alderdiak hainbat ekimen antolatu ditu. Ostegu­nean, afaria antolatu dute ostiral goizaldeko 00:00e­tan bertan kanpainarekin hasteko. Afarira joan nahi dutenek Garinen daukate apuntatzeko zerrenda 5 euroren truke.

Bizikleta martxa, ostiralean
Ostiralari Berde eguna deitu diote eta herritar guztiei dei egiten diete egun horretan berdez janzteko. Horrez gain, bizikleta martxa antolatu du­te 18:00etan Plazatik abiatuta.

Ekitaldia, Donostian
Larunbatean ekitaldia izango da Donostian, Atanon, 17:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!