Juan Mari Beltrani esker oneko agur berezia eskaini zioten larunbatean Musika Eskolako alboka, dultzaina, txalaparta eta txistuko ikasle eta ikasle ohiek. 27 urtez Hernaniko Musika Eskolan jardun ondoren, jubilazioa hartu du Beltranek eta urte guzti hauetan egindako lana eskertu nahi izan zioten. Omenaldi xumea egin zioten. Eguerdian udaletxeko arkupetan eskerrak eman ondoren, kalejiran abiatu ziren bazkaltzeko ordura arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!