Hitzak, musika eta dantza uztartuko dituen emanaldi berezia ostiralean, Leokako labaderoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 3a, 02:00

Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, emanaldi berezi bat antolatu dute Udal Ber­din­tasun Arloak eta Berdin­tasun Kontseiluak Leokako labaderoan. Ostiralarean izango da iluntzeko 20:30etan. Egunero Akzioei omenaldia izeneko ikuskizuna eskainiko dute eta hi­tzak, musika eta dantzaren bi­tar­tez, Leokan edota beste es­pa­zio batzuetan egiten den lan ikusezina omenduko da. Atzo­ko eta gaurko emakumeek es­pazio publiko eta pribatuetan egiten duten lana azaleratu eta txalotu nahi da.

Zergatik Leokako labaderoan? Emanaldia Leokako labaderoan izateak badu bere arrazoia. Antolatzaileek azaldu dutenez, «Leokako labaderoan his­torikoki emakumeek presen­tzia haundia izan dute eta zeregin asko daudela jakinik, egiteko bat emakumeek erabil­tzen zuten ingurune hau errekuperatzea da. Duela urte ba­tzuk egin ziren txukunketa eta garbiketa lanei eskerrak, leku gustagarri eta ederra izateaz gain, hainbat ikuskizunetarako egokia ere bada eta emankizun honetarako leku ezin ho­bea iruditu zaigu». Iaz bezala, herriko emakume artistek hartuko dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!