Etiopiako errealitatea eta Wukron egindako aurrerapenak azalduko ditu Olaranek, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 3a, 02:00

Gaurtik igandera bitarte Wukro herriarekin elkartasunez jardunaldiak antolatu ditu Hernani Wukrorekin GKEk. Eta Elkartasun Jar­du­naldiei ekiteko, Angel Ola­ran misiolari hernaniarrak hitzaldia emango du Etio­piako errealitatea eta Wu­kron egindako aurrerapenak azaltzeko. Hitzaldia gaur arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin. 

Ostiralean berriz, Ain­ge­ruen hegaldia erakusketa aurkeztuko dute 18:30etan, Gu­nea tabernan. Mikel Aris­tregi argazkilari hernaniarrak Wu­kron egindako ar­gazkiak izango dira ikusgai azaroaren 12ra arte, Berriak elkarteko denda eta tabernetan. 

Larunbatean, egun osoko festa antolatu dute herriko taldeekin elkarlanean. Olin­piadak, bertsoak, musika emanaldiak... izango dira.

Bazkariko txartelak salgai
Igandean, elkartasun bazkaria izango da Txantxangorri elkartean 14:00etan eta gogorarazi dute txartelak salgai daudela Iruretagoyena dendan eta Miguel Lujanbiok ere badituela. Horrez gain, bihar ferian, postua jarriko dute txartelak salduz eta baita beste produktuak ere. Baz­kariaren prezioa: 22 euro.

EGITARAUA

Gaur:

19:00, Angel Olaranen hitzaldia Biterin.

Ostirala:

18:30, ‘Aingeruen hegaldia’ argazki erakusketaren aurkezpena Gunean.

Larunbata:

10:30, haurrentzako herri jolasak eta puzgarriak.

Ondoren, Ozenki eta Kantuz abesbatzen emanaldia.

Ondoren, bertso eskolako bertsolarien saioa.

15:30, Hernani-Wukro olinpiadak, Her­naniko Olinpiadetako KOIak antolatuta.

20:00, herriko hainbat musikariren kontzertua: 

- X. Solano, K. Solano, P. Gorrotxategi eta Dj Z.

- Folk-lore.

- Joana eta Sebi.

- PIC (Please insert coin).

Igandea:

09:00, meza Angel Olaranen eskutik Agustindarren elizan.

14:00, elkartasun bazkaria Txantxangorri elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!