Bukatu du Iker Lujanbio hernaniarrak aurtengo Estatuko Autokross Txapelketa. Sailkapen orokorrean 13garren postuan geratu da. Azkeneko proba Miranda de Ebrokoa izan zen irailaren 15 eta 16an jokatu zena. Finalean sartu zen eta bertan 4garren egin zuen. Denboraldiko balorazioa: 6 lasterketetatik, 3tan finalean sartu da eta postu onena, azken probakoa izan du, 4garrena, alegia. Carballon 5garren egin zuen eta Alcañizen 12garren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!