Gipuzkoako Txapelketaren barruan, esku pelotako 8 partidu jokatu dituzte asteburuan Hernaniko pelotariek eta bost garaipen lortu dituzte. Pagola eta Urruzola kadeteek eta Urkizu eta Etxegoien seniorrek argi utzi zuten berriz indartsu daudela. Cisneros eta Rodriguez kadeteek eta Esnal eta Aizpitarte seniorrek ere irabaztea lortu zuten aurreko jardunaldiko porrota atzean utzita. Ojuel eta Grajal seniorrek ere atzean utzi zuten bolada txarra eta lehenengo garaipena lortu zuten. Oraindik txapelak lortzeko aukerak badituzte. Jardunaldiko emaitzarik kaxkarrena Etxenike eta Zurutuza seniorrena izan zen; partidurik irabazi gabe jarraitzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!