Ostiraletik larunbatera bitarteko goizaldean (irailak 27-28) Kardaberaz kalean dagoen Zaparen omenezko plakari argazkia kendu diotela salatu dute. Argazki hori kristal batean zegoen jarria. Kristala hautsi eta argazkia kendu dute, alboko argazkian ikusi daitekeen bezala. Felipe Sagarna Zapa 1980an hil zuen Batallon Vasco Españolek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!