Hernaniko AEK euskaltegiak mintzamena lantzeko taldeak sortu ditu. Talde hauen helburua da, euskeraz hitz egitea, lotsa kentzea eta ahaztutakoa berreskuratzea. Eguerdian eta iluntzean eskaintzen dira eskola horiek eta giro ezinhobea ziurtatua dagoela azpimarratu dute. Izena emateko: 943 55 78 01 edo 607 59 28 64; edo hernani @aek.org.
Euskerazko azterketak prestatu nahi?
Astigarragako AEK euskaltegian, ikasleek edozein azterketa prestatzeko aukera dute, astean bi edo hiru egunetan klasera joanda eta 15 egunean behingo tutoretza pertsonalizatu batekin. HABEKo, 1, 2 edo 3. maila, EGA, hizkuntza eskola ofizialeko azterketak edo edozein hizkuntza eskakizun (IVAP, Irale nahiz osakidetzakoak) lortu dezakete. Izena emateko: 607610687 edo astigarraga@aek.org. Bestalde, gogorarazi dute Hitzkide egitasmoaren hasiera ere heldu dela Astigarragara. Joan den ostiralean egin zuten Izan Hitzkide festa, euskaldun berriei euskaraz aritzeko aukera zabaltzen lagundu dutenak eta lagunduko dutenak eskertuz. Ikatza tabernan poteatzen, Barry-barrez bakarrizketekin eta Txalaparty taldearen laguntzarekin giro ederrean ibili ziren.
Udalek, diru laguntza
Hernani, Astigarraga, Urnieta eta Donostiako Udalek diruz lagundutako ikastaroak dira horiek guztiak. Udalen beka sistemarekin, matrikularen %100 arteko diru laguntza jaso dezakete ikasleek, ikasturtean zehar izandako aprobetxamendua kontuan izanik.