Absoluzioa eskatu dute abokatuek

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 2a, 02:00

Atzo bukatu zen Hernani eta Urnietako 10 gazteen aurkako epaiketa. Irati Sarasua kazetari hernaniarrak Kronikari jakinarazi dionez, absoluzioa eskatu zuten epaiaren zain geratu diren sei gazteen abokatuek. Deklarazio poliziala baliogabetzen saiatu ziren. Azaldu zuten gazteek tratu txarren pean sinatu zituztela deklarazio horiek eta ondoren, Baltasar Garzon epailearen aurrean ez zutela sinatutakoa berretsi. Epaiaren zain geratu dira 6 gazteak eta ez dute datarik zehaztu. Seina urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak. Ostiralean beste 4 gazteak aske geratu ziren, fiskalak akusazioa erretiratuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!