urria kultur ekintzaz beterik iritsi da. Aste honetan bertan, egunero izango da zertaz gozatu. Gaur, esaterako, Gazte Txokoak ateak irekiko ditu 11 eta 16 urte bitarteko neska mutilen aisialdirako. Ongi etorri festa antolatu dute eta gaztetxoez gain, gurasoak ere gonbidatu dituzte. Bihar eta ostegunean, berriz, bi hitzaldi izango dira. Bihar, Angel Olaran misiolari hernaniarrak Wukrori buruzko eta bertan egiten ari diren proiektuei buruzko azalpenak emango ditu. Ostegunean, Luis Mari Zaldua urnietarrak Urumeako zilegi mendiei buruz hitz egingo du, argitaratu duen liburuan oinarrituta. Horiez gain, aste honetan zehar izango dira: Albokarien Topaketak, Argazki Rally digitalaren erakusketa (egunero 18:00-20:00 Biterin) eta sari banaketa, Mugarri bisita, haurrentzako antzerkia eta Wukro herriarekin elkartasun jardunaldiak.
Aste kulturala, Bakailao festa eta Goiz Eguzkiren urteurrena
Hilabete honetan, ohiko ekintzek ez dute hutsik egingo: zinea, Kalez Kale Kantari, Erromeria, 2. Eskuko azoka, erakusketak, Literatur Solasaldiak... Horrez gain, Aste kulturala izango da, Bakailao Festa aurreneko aldiz, eta Goiz Eguzkiko XL. urteurrena.
Urriko kultur agenda
Urriak 3, Angel Olaran misiolariaren hitzaldia. Biterin, 19:00etan.
Urriak 4, Urumeako zilegi mendietako toponimia. Hizlaria: Luis Mari Zaldua (euskeraz). Biterin, 19:30etan.
Urriak 4 eta 6, Albokarien topaketak.
Urriak 5, XI. Argazki Rally digitalaren sari banaketa. Biterin, 19:30etan.
Urriak 6, XXIII. Mugarri Bisita.
Urriak 6, Haurrentzat antzerkia: ‘Xistera magikoa’. Taldea: Animagic (euskeraz). Biterin, 11:00etan.
Urriak 6, Wukro herriarekin elkartasun jardunaldiak: Wukro eguna. Tilosetan.
Urriak 7, Wukro herriarekin elkartasun jardunaldiak: meza eta bazkaria.
Urriak 12, 13 eta 14, Zinea Biterin.
Urriak 13, Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
Urriak 13, Erromeria, San Joan Konpartsaren eskutik, 18:30-20:30.
Urriak 17-19, Aste Kulturala, Amherren eskutik.
Urriak 20, Ipuin kontaketa 5 urtetik gorakoentzat, euskeraz. Kontalaria: Zurrumurru antzerki taldea. Antolatzailea: Amher. Babeslea: Kutxabank. Biterin, 11:00etan.
Urriak 23-28, I. Bakailao Festa.
Urriak 27, 2. eskuko azoka Atsegindegin.
Urriak 27 eta 28, Goiz Eguzki elkarteko XL. urteurrena.
Urriak 30, Ipuin kontaketa. Kontalaria: Maite Franko. Liburutegian bi saio: 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).
LITERATUR SOLASALDIAK
Urriak 10, Liburua: ‘El arte de la fuga’, Sergio Pitolena. Dinamizatzailea: Jose Luis Cancho (gaztelaniaz). Liburutegian 19:30etan.
Urriak 16, Liburua: ‘Ez obeditu inori’, Mikel Peruarenarena. Dinamizatzailea: Ane Mayoz (euskeraz). Liburutegian 19:30etan.
ERAKUSKETAK
Urriak 11ra arte, XI.Argazki Rally Digitalaren Erakusketa. Biterin, 18:00-20:00. (Hernaniko Udala / Argazki Foruma).
Urriak 23-azaroak 9, Intsektuen makroargazkiak. Egilea: Antonio Valencia. Biterin, 18:00-20:00. (Hernaniko Udala / Argazki Foruma).
GAZTE TXOKOA
Urriak 2, Ongi etorria.
Urriak 3 eta 4, Muralak margotu.
Urriak 5 eta 24, Topagunea
Urriak 6, Sukaldaritza tailerra
Urriak 7, Jokuak hondartzan
Urriak 9, 14 eta 23, Play station
Urriak 10 eta 11, Joiero tailerra
Urriak 12 eta 25, Itxita
Urriak 13, Frontenis
Urriak 16, Azkazalak margotzeko tailerra
Urriak 17, Papiroflexia 3 dimentsiotan
Urriak 19, Futbolin txapelketa
Urriak 20, Mini golfera
Urriak 21, Txu-txun-peta.
Urriak 26, Malabareak
Urriak 27, Badminton txapelketa
Urriak 28, Pelikula eta palomitak
Urriak 30 eta 31, Arte tailerra.