Lan baldintzen akordioa berritzeko eskatzen diete Urnietako eta Irungo ITV-etako langileek TÜV Rhehinland Iberica SA enpresari. Bitartean, egunero lanuzteak, mobiliziazioak eta kontzentrazioak egiten jarraituko dutela jakinarazi dute. Astelehen, asteazken eta ostiraletan lanuzteak egingo dituzte 11:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 18:00etara. Astearte eta ostegunetan, lanuzteak 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egingo dituzte. Mobilizazioekin urriaren 11ra arte jarraituko dute; handik aurrera, duten asmoaren berri emango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!