Martin Garitano Hernanin gaur, herritarrak entzuteko asmoarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 1a, 02:00

bilera sorta egiten ari da Diputazioa Gipuzkoan, he­rritarren partehartzea bul­tzatzeko asmoarekin; Herri­tarrekin izena du egitasmoak. Aldundiko ordezkaritza bat, Martin Garitano diputatu na­gusia buru duela, Her­nanin izango da gaur, Bi­terin, herritarrak en­tzun, eta Diputazioaren egoeraz eta asmoez hitz egiteko.  Biteri kultur etxean izango da hori, eta herritar guztiak animatu dituzte gerturatu eta parte hartzera.

Herritarren iritzia jakitea
Aldundiak harreman zuzena izan nahi du herritarrekin, horregatik, gaurko bilera ez da aurkezpen soila izango; herritarrek zein iritzi duten jakin nahi dute.
Bileran gizarte politika,  eta garapen ekonomikoa eta fiskalitatea izango dira gai nagusiak. Gizarte politikek Aldundiaren aurrekontuaren erdia hartzen dute, eta beraz, hauentzat oso garran­tzitsua da herritarrek duten iritzia jasotzea. Bestalde, egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko, eta sektore publikoa indartsu manten­tzeko, Aldun­diaren­tzat be­ha­rrezkoa da  ekonomiari eta fiskalitateari buruz herritarrekin hitz egitea.

Bi lantalde, bileran
Bileran bi lantalde antolatuko dituzte, eta herritarrek aukeratuko dute zeinetan parte hartu eta bere ekarpena egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!