Aldea ez zen horrenbestekoa izan...

Kronika - Erredakzioa 2012ko urr. 1a, 02:00

andaluziarrak nagusi izan ziren La Cartuja zelaian, baina ez markagailuak erakusten duen aldearekin; 33-10. Partidua hasi eta berehala etorri zen Cienciasen entsaioa De Juanen eskutik. Herna­niarrak partiduan sartu gabe ziren oraindik, eta golpe gogorra izan zen. Pixkanaka hasi ziren konfiantza hartzen, eta aurrean zuten taldeari duten jokoa erakusten; partidua geroz eta orekatuagoa zen. Atsedenaldirako bi minutu falta zirenean ordea,    Ciencias taldeko Corey Smithek bigarren entsaioa egin zuen; eta Vazquezek transformatu. Andaluziarrak 12-0 jarri ziren aurretik. Bi minutura, Genuak aldea gu­txitu zuen, 12-3koarekin.

Bigarren zatia, berdinduagoa
Bigarren zatian jokoa berdinduagoa izan zen, eta 8 minutura etorri zen hernaniarren entsaio bakarra, Sara­solaren eskutik; Genuak gauzatu zuen; 12-10. Sevillarrak ez zeuden ordea lozorroan geratzeko prest, eta Arenas eta Vazquezek aldea haunditu zuten entsegu eta gauzaketaren bidez; 19-10. Par­tiduko azken minutuetan bes­te bi entsegu egin zituzten andaluziarrek, eta puntu gehigarria ere, lortu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!